XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otearena goizeroko lana Martxo inguru aldera arte; eta, arratsaldean, gorotza edo ximaurra eraman zelaira.

Lan au xixterakin bizkarrez egiten genduen, ganadu eta gurdiak belar-soroa ondatu egiten omen zutela; beorrak, berriz, ankazuloak egiten omen zituela.

Ura komeria! Guk egin bear lana bizkarrez.

Beste egun batzutan, sagar-ondoak garbitzen aritzen giñen, ximaurra bota azpi ondoan, adar zaarrak kendu eta abar.

Eguraldi txarra izanez, eta bestetarako girorik ez bazen, aitzur-kertenak egin, segarenak, xardearenak; arrastalo eta eskuareak egin, zaarrei ortz berriak jarri, silla edo aulki bat edo beste egin, eta abar.

Lan auetan sasi arotzak bezala aritzen giñen; eta orrela giñen artean, etxeko serbitzurako naikoa.

Garai aietan, eiza ere ugari izaten zen: ollagorra, egabera, erbia, zozo, biligarro, aate, eta zer ez?.

Baiñan etzegoen tiro bat botatzerik, oso debekatua baizegoen.

Baimenarekin zeuden eskopetak, errira entregatuak baizeuden.

Ala ta guztiz, baziren beste asko gordeta zeudenak.

Nik, bi gutxienez non zeuden banekian beintzat.

Leenengo eta bigarren urteak orrela joan ziren: (...).